Agustina Ruiz Dupont

Agustina Ruiz Dupont
Bizitza
JaiotzaAlmuñécar, 1891ko apirilaren 8a (133 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSorbona
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta fisikaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • El Enigma Agustina (en) Itzuli
Izengoitia(k)La Fotoncita de Jerez
Sorbona Unibertsitatean Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen fikziozko Agustina Ruiz Dupont

Agustina Ruiz Dupont (Almuñécar, Granada, 1891ko apirilaren 8a - 193?) El enigma Agustina sasidokumentalaren protagonista da, eta, beharbada, fisika eta dibulgatzaile zientifikoa izan zen, herri-kantak zientzia-kontzeptuekin "kopla zientifikoa" eginez.

Biografia

Agustina Ruiz Dupont Almuñecarren jaio zen, Granadan, 1891ko apirilaren 8an. Haren gurasoek, Fernando Ruizek eta Enriqueta Dupontek, sei ume izan zituzten, eta Agustina zen txikiena.[1] Parisen hazia, Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Sorbonako Unibertsitatean, 1909tik 1914ra, eta kalifikazio bikainekin graduatu zen, gainera. Marie Curieren ikaslea izan zen. Bere ikasle onenetako bat zela uste zuen eta horregatik, Blas Cabrerari gomendatu zion bere doktore-tesia zuzentzeko.

Espainiako Gerra Zibila baino lehen desagertu zen haren arrastoa. Ezagutzen den azken gutuna Pepin Bellori idatzi zion, Madrileko giro intelektual eta artistikoan sartu baitzuen. Zurrumurrua zen, agian Franco jenerala bere ikuskizunetako baten bidez nabarmendu zuela,[2] eta agian horregatik ezabatu nahi izan zuela Francok Historiatik. Batzuek diote fusilatu egin zutela, beste batzuk, ostera, Parisera itzuli ostean, Mexikora joan zela. Edo, besterik gabe, desagertu egin zen. Agian mito bat izan zen, eta hainbeste izan zitekeen emakume bat... diktadura frankistak eta garaiko matxismoak onartu ez zuten emakumea.[3]

Ibilbide akademikoa

Madrilgo Unibertsitate Zentralean 1923ko azaroaren 23an defendatutako doktorego-tesiaren izenburua “Materialen propietate magnetikoei buruz” zen. Hala ere, ez dago ez erregistroetan ez unibertsitateko liburutegietan.[1] Goi-mailako ikertzaile bihurtu zen, eta 1930ean Agustinaren Solvay Konferentziaren amaierako ekitaldiak txundituta utzi zuen Albert Einsteine.[3]

1918tik 1933ra arte mekanika kuantikoan garaiko zientzialari garrantzitsuekin korrespondentzia izan zuen (Curie, Einstein, Schödinger, Bohr, Heisenberg, Pauli). Bere sendotasun zientifikoa, ideia burutsu, berritzaile eta aitzindariak nabarmenak ziren.[3]

1925ean, Schrödingerrek Gabonetako opor batzuk hartu zituen inspirazio-iturri; Suitzako Alpeetan igaro zen emakume ezezagun batekin, bere izena daraman eta mundu subatomikoa azaltzen duen ekuazioa garatzeko.[4] Dupont izan zitekeen haren inspiratzailea eta Schöringerren aitorpenik jaso ez izana.[3]

"Las Sinsombrero" izeneko mugimenduan parte hartu zuen, konpromiso sozial, artistiko eta hezitzaile handia zuten Madrilgo emakume intelektualek osatutakoa.[2]

Ibilbide artistikoa

Une batean, goi-mailako karrera zientifikoari uko egin zion, Espainiako herrietan zientzia azaltzen hasteko. Bere dibulgazio-lana ohiz kanpokoa zen: herri-kanten letrak eduki zientifikoa izan zezaten egokitu egiten zituen.[5]

Espainia analfabetismo zientifikotik ateratzea zuen amets. Horretarako, herriak ulertzen zuen hizkeran hitz egin nahi zuen. Herri-kantak erabili zituen (koplak, coupleak), zientzia eta kultura transmititzeko tresna gisa, eta garai hartarako oso kontzeptu zientifiko modernoekin bat egiten zuen. Bere izen artistikoa La Fotoncita de Jerez zen. Herriz herri ibili zen La Barraca Cuántica konpainiarekin, Casimiro Dupont lehengusuarekin, Enanita Blanca izeneko palmerarrarekin[2]

Haren letrek kontzeptu zientifiko grabitazionalak edo oraindik garatu gabeko osotasunaren teoria iragartzen zituzten. 1933an, koplaren bidez iragarri zuen beharrezkoa zela mekanika kuantikoa erlatibitatearen teoriarekin bateratzeko gai zen teoria bat garatzea, "teoría del tó" lortzeko.[3]

  • Tengo un gato en una caja, 1933
  • Ese fotón, 1933
  • La tarara del electrón, 1934
  • Vamos Alberto, 1934

Agustina enigma

Agustina Ruiz Dupont-en historia, Espainian bere garaiko zientzialaririk distiratsuena eta etorkizun handienekoa izan zitekeena, 27ko Belaunaldiko emakumeek jasan zuten ikusezintasunaren froga da, ez arteetan bakarrik, baita, dokumentaleko protagonistaren kasuan bezala, zientzian ere. Espainiako Zientziaren Zilarrezko Aroa, 1907an hasi zena, besteak beste Blas Cabrera eta Felisa Martín Bravo zientzialariekin Ikasketak Zabaltzeko Batzordea abian jarri zenean. Francisco Francoren diktadurak eragindako komunitate zientifikoaren arazketa- eta erbesteratze-prozesuak 1939an hautsi zuen garai hura, eta emakume askori ikerketa-lanetan sartzen utzi zien, eta frogatu zuen zientzia-talentua ez zela gizonezkoena bakarrik. Hala ere, garai hartako oroitzapenak ahaztu egin dira hainbat hamarkadatan.[6]

2018an, El enigma Agustina sasidokumentalak, Agustina Ruiz Duponten fikziozko pertsonaiaren historiaren bidez, XX. mendearen lehen hereneko europar zientziaren lorpen nabarmenenak berrantolatu zituen.[7] Pentsa dezagun zer izan zitekeen herrialde bat, diktadura batek emakumeak baztertu ez balitu, homosexualak mespretxatu ez balitu, kultura "kartzelaratu" ez balu, eta bere zientzia "erbestera bidali" ez balu... Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT) eta Andaluziako Astrofisika Institutuak (IAA-CSIC) finantzatu zuten dokumentala.[8][9]

Erreferentziak

  1. a b Retrato alfabético de Agustina Ruiz Dupont. .
  2. a b c «Agustina Ruiz Dupont: the greatest physicist you’ve never heard of» Physics World 22 de enero de 2020.
  3. a b c d e IAA-CSIC. (19 de marzo de 2020). El Enigma Agustina. .
  4. «El misterio de la amante de Schrödinger que inspiró la mecánica cuántica... y no» El Español 29 de agosto de 2017.
  5. «El Enigma Agustina» Dossier del Proyecto.[Betiko hautsitako esteka]
  6. «AGUSTINA RUIZ DUPONT EVIDENCIA LA INVISIBILIDAD DE LAS CIENTÍFICAS EN LA EDAD DE PLATA DE LA CIENCIA ESPAÑOLA» www.uco.es.
  7. Burgos, Javier S.. (7 de abril de 2018). «El enigma Agustina» Jot Down Cultural Magazine.
  8. «El Enigma Agustina | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 10 de abril de 2020.
  9. «Se estrena "El enigma Agustina", una película producida por el Instituto de Astrofísica de Andalucía (IAA-CSIC) | Instituto de Astrofísica de Andalucía - CSIC» www.iaa.csic.es.

Kanpo estekak

  • El Enigma Agustina dokumentala, IAA-CSIC, 2018.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q91751559
  • Wd Datuak: Q91751559