2021eko Haitiko lurrikara
2021eko Haitiko lurrikara | ||
---|---|---|
Mota | lurrikara | |
Data | 2021eko abuztuaren 14a | |
Kokaleku | Tiburon (en) | |
Herrialdea | Haiti | |
Lurrikararen momentu sismikoa | 7,2 | |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale IX (en) | |
Sakonera bertikal | 10 km (hipozentro) | |
Pertsona hilak | 2.207 (2021eko abuztuaren 22a) | |
Pertsona zaurituak | 12.268 | |
2021eko Haitiko lurrikara 7,2 magnitudeko seismoa izan zen,[1] 2021eko abuztuaren 14an Haitiko Tiburon penintsulan gertatu zena. Epizentroa, berriz, Saint-Louis du Sud herritik hurbil kokatu zuten, Port-au-Prince hiriburutik 150 kilometro mendebaldera, hamar kilometroko sakoneran. Tsunami arriskuaz ere ohartarazi zuten hasieran, baina azkenean bertan behera utzi zuten alerta.[2] Iturri ofizialek abuztuaren 19an emandako datuen arabera, hildakoak 2.189 pertsona ziren, desagertuak 332, zaurituak 12.268, eta laguntza behar zutenak 600.000. Gainera, Grace ekaitz tropikalak bilaketa lanak zaildu zituen.[3]
Erreferentziak
- ↑ M 7.2 - Nippes, Haiti. earthquake.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ Elizegi Egilegor, Arantxa; Tubia, Iker. 1.297 dira jada Haitiko lurrikararen ondorioz hildakoak. Berria, 2021eko abuztuak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ Susaeta, Igor; Puertas Ramirez, Oihane. Haitiko lurrikaran hildakoak 2.189 dira gutxienez. Berria, 2021eko abuztuak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
Kanpo estekak
- Datuak: Q108091634
- Multimedia: 2021 Haiti earthquake / Q108091634