1970eko hamarkada

1970eko hamarkadak 1970etik 1979. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.

Hamarkadak: 1960koa - 1970koa - 1980koa
Urteak: 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979


Gertaerak

Zientzia eta teknologia

  • 1972ko abenduaren 7an abiatu zen Apollo 17 hegaldi espaziala, astronautekin Ilargira egindako azkena.
  • 1974an "Lucy" izeneko hominido fosilizatua (Australopithecus afarensis) topatu zuen Donald Johansonek Etiopian, gizakien bipedestazioa probatzen zuena.
  • 1978ko uztailaren 25ean lehenengo probeta-umearen jaiotza arrakastaz lortu zuten Ingalaterran Robert Edwards biologoak eta Patrick Steptoe zirujauak.
  • 1979an OMEk baztanga edo nafarreriaren desagerpena baieztatu zuen ofizialki, azkeneko kasua Somalian agertu zela.

Gertaerak

Kultura

Kirolak

Pertsona nabarmenak

  • Haile Selassie Etiopiako enperadorea izan zen 1930etik 1974 arte. Italiaren aurkako Bigarren Gerran parte hartu zuen besteak beste. Rastafari mugimenduaren arabera Selassie agindutako Mesiasa zen. Estatu kolpe baten bidez boteretik kendu zuten, herrialdeko eskualde batean gosete handia pairatu ostean 1972tik bi urtez.
  • Idi Amin Ugandako diktadore militarra izan zen 1971tik 1979ra. Ezaguna izan zen giza-eskubideen bortxaketak direla eta, batez ere errepresio politikoa, jazarpen etnikoa, hilketak eta asiarren kanporatzea dela eta.
  • Teresa Kalkutakoa moja katolikoak Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu eta bere bizitza dedikatu zuen Indiako hiri hartan jende behartsuari laguntzera. Bere lana dela-eta Bakearen Nobel Saria eman zioten 1979an.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Ouderm, Paula. (2007-12-6). «NOAA Researcher's Warning Helps Save Lives in Bangladesh» National Oceanic and Atmospheric Administration.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q35014
  • Commonscat Multimedia: 1970s / Q35014

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh96005520
  • KulturNav: id
  • Wd Datuak: Q35014
  • Commonscat Multimedia: 1970s / Q35014